Amets Aranberri IMHko Mekatronikako ikasleak irabazi zuen Euskararen eguneko Danobat Lehiaketaren saria

2017/01/20 01:00:00 GMT+2
Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta IMHn hainbat ekintza antolatu genituen eta horietako bat DANOBATGROUPen lehiaketan parte hartzea izan zen.

Elgoibarko enpresa ezagunak plantak dituen herrietan zabaldu zuen lehiaketa. Aukera baliatu eta IMHn heziketa zikloetako ikasle guztiek erantzun zituzten enpresari eta fabrikazio sektoreari buruzko galderak, DANOBATGROUPek webgunean on-line duen euskararen hiztegi teknikoa erabiliz.

Ametsek DANOBATEK zozketatu zituen bi SmartWatch-etako bat irabazi zuen. Irudian ikusi dezakegu, Danobateko instalazioetan, saria jasota. Zorionak eta eskerrik asko DANOBATGROUPi horrelako ekintzak antolatu eta parte hartzeko aukera eman izanagatik.