Txertatu formak dokumentu batean

Forma ezberdinak dauzkagu dokumentu batean txertatzeko prest.

Dokumentu berri bat sortu egin behar dugu. Txertatu Forma tresna erabiliko dugu (S)

Klik egiten badugu gezi beltzean, lehenetsi bezala dauden formak azaltzen dira. Bat aukeratzen dugu eta gero erabiltzeko forman klik egingo dugu.

Forma bat aukeratu eta gero, nahi dugun tamainako forma marrazten dugu

Forma marrazteaz bukatzen dugunean (triangelu bat zen) horrela geratzen da:

Zer dela eta betetzen da kolore horrekin? Fitxategia: Hobespenak-etan jarri dugulako objektuak krema kolore horrekin betetzeko. Hau hobespenetan aldatzen badugu , hemendik aurrera sartzen ditugun formak beste kolore batekin beteta egongo dira, edo nahi izanez gero kolorerik gabe.