Ibermatica eta Txandakako IMH Ingeniaritzaren arteko hitzarmena

2012/04/19 23:00:00 GMT+1
Ibermatica enpresak IMHri Txandakako Ingeniaritza Eskolako RPS Project proiektuak kudeatzeko softwarea ikastordu praktikoetarako doan erabiltzeko aukera emango dio.
IMH eta Ibermaticaren arteko hitzarmenak urte beteko iraupena izango du, jarraitzeko aukerarekin. Denboraldi honetan IMHko Txandakako Ingeniaritzak RPS softwarea doan erabiliko du eta, bere aldetik, Ibermaticak IMHko instalazioak erabili ahal izango ditu IMHren elkarlanean diharduten enpresei softwareari buruzko jardunaldi informativo bat eskaintzeko.

Hitzarmenari esker txandakako ingeniaritzaren proiektuen kudeaketaren ikasgaiaren ikasketa-kalitatea hobetuko du IMHk eta Ibermáticak bere teknologiaren trasnferentzia ETEenganaino ahalbideratuko du.