C graduak eta Profesionaltasun Ziurtagiriak: industri-gaitasunak hobetzeko prestakuntza aukera berriak
2026/10/06 12:25:00 GMT+2
Lanean zein langabezian bazaude, irailetik aurrera zure konpetentziak hobetu eta laneratzeko aukerak handitu ahal izango dituzu, orain C graduen bidez ere bai.
IMHn eskaintzen ditugun industri-gaitasunak hobetzeko prestakuntza eskaintzari aukera berria gehitu diogu: C graduak.
C graduak egitaztagarriak dira eta erdi-mailako titulazio bat lortzeko prestakuntza-ibilbide batean aurrera egiteko aukera ematen dute.
IMHn ematen ditugun C graduetan eta Lanbide ikastaroetan, enpresa-praktikak egiteko aukera eskaintzen dugu.
Irailetik aurrera IMHn izango dugun eskaintza:
Ziurtagiri profesional egiaztagarriak:
- Txirbil harroketa bidezko mekanizazioa. 620 ordu. (Gaitasun ziurtagiria)
- Fabrikazio mekanikoko mekanizazio- konformazio-prozedurak eta prozedura bereziak gauzatzea. 768 ordu. (C gradua)
- Fabrikazio Mekanikoko eragiketa osagarriak. 440 ordu. (Gaitasun ziurtagiria)
- Sistema mekanikoen mantentze-lanak egitea. 555 ordu. (C gradua)
Industrian espezializazio bat lortzeko IMHko Lanbide ikastaroak:
- CAM-en mekanizatu teknikaria. 220 ordu.
- Makina eta zelula automatizatuen diseinua eta birtualizazioa. 314 ordu.
- Elkarlaneko robotak (Cobot) instalatzea eta mantentzea. 200 ordu.
- Metalmekanika arloan metrologian teknikaria. 285 ordu.
Informazio gehiago: