Ekiten Tailerrak: Elgoibarko gazteak industriara eta lanbide heziketara gerturatzen

Elgoibarko gazteek Elgoibarko lanbide heziketa, unibertsitatea eta industria aurrez-aurre ezagutzeko helburuarekin Elgoibarko Udalak XII. EKITEN TAILERRAK antolatu ditu, IMH, Meka Arreiturre Institutua eta Elgoibar Ikastolarekin elkarlanean.

Ekiten: Martxoak 9, 10 eta 11:

  • DBH3ko Arreiturre eta Elgoibar Ikastolako ikasleek IMH eta MEKAra bisitatuko dute, bertako ikasleek zer eta nola ikasten duten ezagutu ahal izateko.

Ekiten: Martxoak 24, 25 eta 26:

  • DBH4ko Ikasleek Elgoibarko enpresa industrial bat bisitatuko dute, prozesu guztietako lankideen lana ezagutzeko, eta Manahmana enpresaren laguntzarekin dinamika-hausnarketa egingo dute.

Informazio Saioak

Bestalde, IMHk eta MEKAK informazio-saio eta ate irekiak egingo dituzte, interesa duten guraso, ikasle eta herritarrentzat:

  • Noiz 2020/03/10 08:30 - 14:30"
  • Non IMH, Elgoibar
  • Kontaktu izena
  • Kontaktu telefonoa 943744132
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal