IMHko Ingeniaritzako lehenengo mailakoentzat mintegia

2004/04/19 23:00:00 GMT+1
IMHko Ingeniaritzako lehenengo mailako ikasleek bizikidetasunerako mintegia egin dute Kantabrian.

Ingeniaritzako zortzigarren promozioko ikasleek San Vicente de la Barqueran bildu dira aste baten zehar mintegiaren jarduerak betetzeko. Hauen artean aipagarriak dira aisialdiko jarduerak, Altamira bisitatu, piraguan ibili eta paintball, beste ekitaldi batzuren artean. Astea bukatzeko Lasturren kapea bat egin zuten.

Helburua, alde batetik, bere prestakuntzari buruzko balantzea egin eta hobekuntza ekintzak proposatzea izan da, eta bestalde, taldeko elkarren harremanetako dinamika indartzea, proiektu bat gestionatuz.

Proiektua mintegia egin ahal izateko beharrezkoak izan diren baliabideak planifikatzea eta gestionatzean oinarritu da, garraioa, ostatua eta finantziazioa, besteak-beste.