Txandakako heziketa, aukera bat belaunaldien erreleborako

2007/06/26 00:00:00 GMT+2
Elgoibarko IMH Ingeniaritza Eskolak erakunde eta enpresetako ordezkariak bildu zituen industriak duen belaunaldien erreleboaren arazoari buruz gogoeta egin eta txandakako formazioa erreleboarentzat aukera bezala aztertzeko. Goi eta erdi mailako heziketan ikasi eta aldi berean lan egitea giltzarritzat ikusi zen gure enpresen garapen leihakorrarentzat. MINTEGIKO MATERIALA: BIDEOAK ETA AURKEZPENAK...

Joan den ekainaren 26an egindako mintegian parte hartu zutenak izan ziren Javier Ramos, Egailaneko Lan Merkatuko behatokiko Zuzendaria, Eduardo Zubiaurre, Adegiko Lehendakaria, Alberto Ortueta, Gipuzkoako Bazkundeko Lehendakariordea, Alfredo Etxeberria, Elgoibarko Alkatea; Danobat, Goratu, Talleres Aratz eta Industrias Alzuca enpresetako ordezkariak, Juan Angel Balbás, Debegesako Zuzendaria, Joxean Egaña, IMHko Zuzendaria eta Koldo Nuñez Betelu, IMH Ingeniaritza Eskolako Zuzendaria.

Egailan, Adegi eta Debegesako ordezkariek datuak eskaini zituzten biztanleen zahartzeari buruz, egun lan merkatuak eta bereziki industriak eskatzen dituen profilei buruz eta jubilatzen diren langileak ordezkatzeko langile kualifikatuen ezari buruzkoak. Debegesak ere azaldu zituen "emakumeak industriara erakartzen" egitasmoan egindakoaren berri. Danobat eta Goratuk egun jubilazio handia eta langile hauek ordezkatzeko beharrezkoak dituzten pertsonak lortzeko dituzten zailtasun handiak azaldu zituzten.

Bestalde, txandakako ingeniaritza ordezkatzearen arazoari aurre egiteko aukera bezala aurkeztu zen eta adibide praktikoak eman ziren, Talleres Aratz eta Industrias Alzucan izan duten esperientziarekin.

Mintegia aipagarrienak ziren ondorioen laburpenarekin amaitu zen:

  • Jaiotze tasa bajuak eta jubilazio tasa altuak arriskuan jartzen dute enpresak behar dituen gaitasunen iraupena leihakorki garatu ahal izatea, eta ondorioz arriskuan ere jartzen dute gure inguruko egonkortasun ekonomiko-soziala; honen aurrean txandakatze heziketa (lan eta ikasi aldi berean) aukera onartua eta egokia da era planifikatuan enpresaren know-how-a langile nagusietatik gazteetara pasatzeko, bai lanbide heziketa mailan eta baita unibertsitate mailan ere.
  • Sektore industrialak goi-mailako kualifikazio gaitasunak behar ditu, bezeroarentzat ekoizten duten produktua egokitua eta bakarra izan behar baita; beraz, langileak ere etengabe prestatu beharko dira helburu hori lortzeko.
  • Honela, txandakako heziketa eta etengabeko prestakuntza nahitaezkoak dira, enpresa eta heziketa zentruetako hurbiltasuna lortu ahal izateko.
  • Emakumearen lan-munduratzea eta etorkinen harrera industrian erronka garrantzitsuak dira gizartearen eta enpresaren kulturarentzat; zentzu honetan emakumeen eta etorkinen egoera kontutan izango duen formazio berezia landu beharko da eta honek erantzuna eman ahal izango dio enpresa industrialaren beharrari.
  • Beharrezkoa izango da egun jubilatzeko adinaren bataz-bestekoa atzeratzea (62,4 urtetik 65 urtera), pertsona bakoitzaren lan-bizitza kontutan izanik. Gure gizarteko balio aldaketek enpresa derrigortuko dute egoera berrietara egokitzera, lanpostu erakargarriagoak, malguagoak parte-hartzaileagoak eta beraz motibagarriagoak izan daitezen. Europako proiektuetan parte hartzeak ere zentzu honetan badu garrantzia lagunduko baitigute gure aurretik doazen gizarteek gure antzeko duten arazoei nola egiten dien aurre ikusi eta ulertu ahal izateko.

Egitaraua...

Aurkezpenak...(en preparación)

Bideoa... (en preparación)