Talentu Kaptazioa: IMHko Ingeniaritza Gradu Dualaren III Enplegu Azoka

Azken plazak enpresa parte hartzaileentzat!

 

Datozen urriaren 6an, 13an eta 14rako Ingeniaritza Gradu Dualaren III Enplegu azoka egingo dugu.

  • Saio honen bidez ikasleekin aurrez-aurreko kontaktua bideratuko diegu enpresei eta behar dituzuen talentuak erakartzeko aukera eman. 

Azokak formatu birtuala izango du: Urriaren 6an, enpresak eta Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako ikasleak harremanetan jarriko ditugu, eta enpresek bere aurkezpena egin ahal izango dute. Ondoren, urriaren 13 eta 14an enpresek ikasleak ezagutzeko aukera izango dute, eta perfil egokirik ikusiko balute, harremanetan jarri ahal izango dira elkar ezagutzeko aukera izan dezaten.

 

Kontuan izan azokan parte hartzeko plaza mugatuak direla!


Parte hartze eskaera / Informazio gehiago:

  • Iñigo Gutierrez gutierrez@imh.eus 659893833
  • Oier Uriarte oier@imh.eus 630642290.
  • Noiz 2020/10/06 09:00 - 18:00"
  • Non on-line
  • Kontaktu izena
  • Kontaktu telefonoa 943744132
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal