Ingeniaritza Dualeko ordezkariak WACE kongresuan izan dira

2018/07/09 23:00:00 GMT+1
Hezkuntza Dual aurreratuaren 3. nazioarteko ikerketa sinposioa burutu da Sttutgart-en

Alemaniako Sttutgart hirian, WACE (advancing cooperative & work-integrated education) erakundeak antolatutako 3. nazioarteko kongresuan izan da Ingeniaritza Dualeko lantaldea DHBW unibertsitateak gonbitatuta, besteak beste elkarlanerako hainbat aukera aztertzen: Ikasleentzat egonaldiak atzerrian, europar sarea, Erasmus+ mugikortasunak eta abar.