Hobetuz: Langileen Prestakuntzarako diru-laguntzetarako 2003 Deialdia

2003/10/09 23:00:00 GMT+1
Langileen prestakuntzarako Euskal Fundazioak enpresei eskaera egiteko azaroaren 7ra arte eman die epea.

Urriaren 9an Hobetuz-ek 2003ko Heziketa Iraunkorrarentzako diru-laguntzen deialdia atera du, eskaerak aurkezteko epea datorren azaroaren 7an izanik.

AFMk (Makina Erremintaren Fabrikatzaileen Elkartea) IMHkin elkarlanean, Plan Taldekatua aurkeztuko du, arloko enpresei eta langileei zuzendua.

Interesatuak beharrezkoak diren dokumentuak IMHra bidali beharko dituzte urriaren 24a baino lehen.

Laguntza mota honetako etorkizuna ez da ziurra: baliteke hau mota honetako azken deialdia izatea. Enpresentzat, beraz, deialdi hau garrantzitsua da diru-laguntza duen kalitatezko prestakuntza lortzeko.

Gure ikastaroetan parte-hartzeko eta diru-laguntza eskatzeko, enpresek ondorengoa egin beharko dute:

  • Dagozkion dokumentuak bete: 2A Eranskina “Plan Taldekatuan parte hartzeko konpromezua” enpresa guztientzat eta 3A eranskina “Langileen legezko Ordezkariari komunikazioa”, ordezkaritza sindikala dutenentzat. Kooperatibetan, Gizarteko Kontseiluko edo Kontseilu Errektoreko Presidenteak sinatu beharko du.
  • Dokumentu hauek bete ondoren faxez aurrez bidal daitezke berrikusteko (943744153 fax zenbakira) eta ondoren sinadura eta zigilu originalarekin bidali.
  • Zer ikastaro diren interesatzen zaizkizunak, horretarako 2003ko bigarren 6 hilabeteko ikastaroetatik aukera ditzakezu edo besterik adierazi.

IMH Prestakuntza