IMHko III Triatloia

2003/07/23 23:00:00 GMT+1
Etorkizuneko 21 atletek beraien igeriketa, bizikleta eta cross ahalmenak neurtu zituzten pasa den uztailaren 24an, Elgoibar eta Mutriku artean egin den proba interesgarri eta dibertigarrian.

Hasteko 8 “meca”k Mutrikuko portutan egin zuten igeriketan, mollarrien artean hiruki bat marraztuz. Tokia ez-ustekoa izan zen, piszinaren ur-gainak zeukan olioak ez bait zuen bertara hurbiltzeko gogo handirik ematen. Aitor Orbegozok zirkuitoa bete zuen proba hasi aurretik zintzo-zintzo, dena ongi zegoela ikusteko, eta ondoren 8 igerizaleek paraje eder honen urak zeharkatu zituzten, azkenik txapelduna Mónica Gil izanik.

Ondoren, txirrindulari ausartak beraien ibilbidea hasi zuten Mutrikuko errepideko bidegurutzetik eta IMHko sarrera arte, aldapa galanta igo ondoren. Ibilbidea gogorra izan zen, trafiko handikoa eta eskapadatxorenbatekin, baina Mendaron zegoen hormigoiko kamioiko langileen animoak ez zitzaizkien falta izan. Helmuga lehenengoa ikusi zuena Iñaki Iraola izan zen.

Berehala, txirrindulariek korrikalari adoretsuei lekukoa pasatzen joan ziren eta beraien erritmo biziarekin IMH eta Sallobenteko baselizaren artean dagoen bidea bete zuten. “Amabirginaren” aldapa ez zen oztopo izan gure korrilakarien animoarentzat eta, hori bai, bero dexentea pasa ondoren, hirugarren proba gainditu zuten IMHko sarrera arte, han zeudenen txaloen artean. Azken proba Ricardo Lamadridek irabazi zuen.

Estreinekoz IMHko Triatloia “open” izatera pasa zen eta esan atleta gonbidatuak hiru probak gainditu zituela arin eta trebeziaz. Zorionak Joxemi Oscoz-entzat.

Parte hartzaile guztiek, antolatzaileek eta animatzaileek hamarretako goxoa izan zuten ondoren indarrak berreskuratzeko. Eta amaitzeko, dominak eta diplomak banatu zitzaien aipatutako guztiei. Zorionak eta has gaitezen jada entrenatzen, IV Triatloirako gutxiago falta da eta!

Talde parte-hartzaileak (sailkapenaren arabera):

URRAKI

SEGUIREMOS EN 2ª

HIRUGIHAR

MOUSSAMBANI & CIA

PIM-PAM-PUM

>138

EL DE MOÑO DOJO

HAY QUE TENER VALOR

argazkien 1. albuna...

argazkien 2. albuna...