Txandakako IMH Ingeniaritza Eskola EHUra atxikitu da

2012/01/16 01:00:00 GMT+2
Prozesu eta Produktu Berrikuntzaren Ingeniaritzako Gradu berria eskainiko du 2012-2013 ikasturtetik aurrera (egiaztapena bideratzen).
Elgoibarko IMHren Txandakako Ingeniaritza Eskolak 16 urte daramatza ingeniari promozioak txandakako sistemarekin prestatzen, hau da ikasleak ikasteaz gain kontratudun lana garatzen du enpresan, ikasle, enpresa eta IMHren artean adostutako proiektu pedagogiko batean oinarrituta

.

Lehen 16 promozioek Frantziako CESI(*) Goi Mailako Ikasketa Industrialen Zentro Frantsesari atxikituta ikasi dute eta hauentzat titulazioa Frantziako Hezkuntza Ministerioak eman ditu CTIaren bitartez (Frantziako Tituluen Batzordea). 2012 urtetik aurrera, EHU/UPVri atxikitutako prestakuntza izango da Elgoibarko ingeniaritzarena eta eskainiko duen “Prozesu eta Produktuen Berrikuntza Ingeniariagradu berria egiaztatzen prozesuan dihardu, 2012-2013 ikasturtetik aurrera emateko.

Gradu berriak orain arte eskainitako txandakako prestakuntza sistema pedagogikoa mantenduko du eta espainiar unibertsitate sistemaren graduen betebeharrei egokituko da. Formazioak 4 urte iraungo du eta enpresarekin txandakatzeak 3 urte eta erdi (lehen urteko bigarren seihilekoan hasiko da).

IMHk Txandakako Ingeniaritza Eskola sortu zuen enpresek eskatzen zuten “enpresa barrutik ezagutzen duen” ingeniari profilari erantzuna emateko eta bide batez, goi-mailako heziketa ziklo industrialen ikasketak amaitzen zituzten ikasleei goi-mailako prestakuntza ikasten jarraitzeko aukera egokia eskaintzeko.

Txandakako Ingeniaritzaren lehen ate irekien saioa otsailaren 4an izango da. Informazio gehiago eta ate irekien egutegia hemen.

(*) CESI 1958 urtean sortutako talde frantsesa da eta Ingeniariak eta Goi Mailako Teknikariak prestatzen ditu. CESIri atxikitutako Txandakako IMH Ingeniaritza Eskolaren promozioetako ikasketak Eusko Jaurlaritzak baimendu ditu 2003ko martxoaren 19ko AGINDUArekin, eta titulazioa Frantziako Hezkuntza Ministerioak eman ditu CTIaren bitartez. 


Gradu berriaren aipamena: