Eleaniztasun proiektua: Ipar Irlandako irakasleek IMHn irakatsi dute

2008/04/18 00:00:00 GMT+2
Ipar Irlandako Ballymenako bi irakaslek IMHn bi asteko egonaldia egin dute ikasgai tekniko batzuk ingelesez irakasteko gure ikasleei: CAD irakatsiko die Diseinuko ikasleei, zirkuitu elektronikoak Muntaikoei eta Prozesuen Kontrol Estatistikoa Fabrikazioko ikasleei.

Iaz IMHko irakasleak egon ziren Ballymenan, eta bertako ikastetxea, erakunde eta enpresak bisitatzeaz gain ekintza hau antolatzeko ardura hartu zuten. Aurten John y Geoff-en txanda izan da eta Elgoibarrera etorri eta IMHn irakasteaz gain gure inguruko enpresa eta erakundeak ezagutu dituzte.


Ekintza hau Lanbide Heziketa Sailburuordetzak bultzatu duen eleaniztasun proiektuan kokatzen da.