Unibertsitateko Hezkuntza Dualaren gakoak: Cwihe proiektuaren ondorioak

2017/09/11 23:00:00 GMT+1
CWIHE Erasmus+ europar unibertsitate dualeen lehen sareak landu dituen ondorioen aurkezpen-bideoak ikus ditzakezu hemen.

Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola "bakarrik" zegoen, azken 22 urteetan Espainiako estatuan ikasleak Eredu Dualean hezten zuen unibertsitate bakarra baitzen. Hortaz, Europara begira hasi zen eta Eredu Duala aplikatzen zuten unibertsiateekin sare bat antolatzeko lehen pausoa eman du, CWIHE sarea sortuz.

"Eredu Duala aukera ona da, konpetentzien garapen profesionala ziurtatzen baitu"; "ez da sistema estandarra baino hobea ez txarragoa, ikasteko beste modu bat baizik"; "Eredu honetan enpresak duen parte hartzea eta ardura unibertsitatearena beste da"; hauek eta beste hainbat mezu zabaldu ziren ekainaren 30ean Donostiako UPV/EHUren Carlos Santamaria Aretoan egindako CWIHE Nazioarteko Biltzarrean.