Abian da TKgune Fabrikazioa Enpresa INDUSTRIALEN IDEIA lehiaketaren 4. edizioa

2017/05/02 00:00:00 GMT+2
Ideia industrialik al duzu? Euskal Erkidegokoa zara eta 35 urte baino gutxiago? Zure ideia gauzatzen lagundu zaitzakegu! Jar zaitez gurekin harremanetan ekainaren 16 aurretik!

Elgoibarko alkatearekin batera aurkeztu dugu aurtengo TKgune Fabrikazioa izeneko IDEIA INDUSTRIALEN lehiaketa.

Izaera industrialeko sari bi aurreikusi dira:

Edozein dela zure ideia, oinarrizkoa bada ere, galdetu Roberto Altzerrekari, berak lagunduko dizu ideia bideratzen!
  • Enpresa Industrial Onenaren saria: 2.500 € jasoko ditu eskudirutan, 40 prestakuntza ordu sustatzailearen beharren arabera, 100 aholkularitza ordu enpresa proiektua garatzeko eta 300 ordu beharrezkoak diren baliabide industrialak erabiltzeko (makinak, ...).
  • Euskadiko Lanbide Heziketako ikasle edo ikasle ohiak aurkeztutako enpresa industrial ideia onenaren saria: 2.000€ jasoko ditu eskudirutan, 40 prestakuntza ordu sustatzailearen beharren arabera, 50 aholkularitza ordu enpresa proiektua garatzeko eta 100 ordu beharrezkoak diren baliabide industrialak erabiltzeko.


Harremanetarako: ekintzaile[abildua]imh.eus (Roberto Altzerreka, 943744132 telefonoa, 2712 luzapena)