Eguzki autoa kontsumo lasterketetarako

2010/11/25 01:00:00 GMT+2
IMHko zikloetako irakasleak eguzki auto prototipoaren optimizazioan dihardute Espainia eta Europan 2011an antolatuko diren probetan parte hartzeko.

 

IMHko diseinu fabrikazio eta muntai arloko 10 irakaslek osatutako taldeak proiektu berria abiatu zuen 2010eko irailean, Tknikak eraikitako eguzki-autoaren prototipoa optimizatzeko asmoarekin. Autoa eguzki energiarekin elikatzen da eta eraikitze fasean hobekuntza mekanikoak behar zituela ikusi zen. IMHko irakasle taldeak autoa aztertu du eta abenduan abiatuko ditu autoaren transmisioak eta kontsumoaren optimizazioa, ikasleekin batera konponketak eginaz. Behin egokitzapenak egin ondoren, 2011 urtean ikasleek Murtziako Solar Racen parte hartuko dute gidari bezala.