AFM-SPRIk antolatutako topaketa

2010/05/26 08:21:00 GMT+2
Turkian Makina Erremintaren inguruan aurki daitezkeen negozio eta inbertsio aukerei buruz antolatutako topaketen aurkezpena egingo dute apirilaren 26an Elgoibarko IMHn.

SPRIk eta AFMk Turkiako Makina Erremintari buruzko topaketa antolatu dute datozen apirilaren 26, 27 eta 28rako “Business and Investment Opportunities in Turkey for the Machine Tool Sector” izenarekin. Topaketetan Turkiako hiru enpresa erabiltzaile garrantzitsuk parte hartuko dute: TAI - Turkish Aerospace Industries (aeronautika sektorrea), KALE AERO (aeronautika sektorrea) eta HEMA ENDÜSTRI (autogintza sektorea).

Topaketaren hasiera 26an izango da IMHn, SPRI eta AFMren aurkezpenekin eta baita enpresa gonbidatuekin. Interesa duten AFMko enpresa bazkideekin bilera pertsonalak antolatuko dira. 27 eta 28an enpresa turkiarrek fabrikatzaileen instalazioak bisitatuko dituzte.

Informazio gehiago AFMn  ...