Metalezko 3D inprimaketa-makinen bidez aluminiozko lehen laginak

2022/02/17 11:53:51 GMT+1
ICME - ELKARTEK 2021 proiektuaren baitan garatutako lana.

IMH Campus-eko Fabrikazio Aditiboko Arloan, ICME - Elkartek 2021 proiektuaren esparruan garatua (KK-2021-00022 espediente-zenbakia), aluminiozko lehen laginak (AlSi10Mg - AA4006) SamyLabs ALBA 300 makinan fabrikatu ditugu, SamyLabs metalezko 3D inprimaketa-makinen euskal fabrikatzailearekin lankidetzan.

Horretarako, lehenik eta behin, gure beta makina egokitzeko hainbat eragiketa egin ditugu aleazio honekin lan egin ahal izateko:

  • Leiho optikoa anti-erreflexuarekin ordeztu,
  • Optika efektu termiko txikienarekin ordezkatu,
  • Iragazte-sistema eguneratu,
  • eta inertizazio-maniobra hobetzea lan-bolumenean, oxigeno-sentsoreen erredundantziaren eta elektronikaren diseinu berri baten bidez, besteak beste.

Ondoren, prozesuko aldagai nagusiak biltzen dituen Fabrikazio Agindu bat diseinatu dugu, aztertutako parametroen efektuen analisi estatistikoa egiteko helburuarekin, prozesuko baldintza optimoak lortzeko.

Oso pozik daude lortutako emaitzarekin. Zorionak Fabrikazio Aditibako lantaldeari!