EUSKARALDIA-k badu tokirik Elgoibarko enpresetan?

2022/09/14 11:53:00 GMT+1
Euskaraldia-Gosarian bildu gara Elgoibarko enpresa industrialekin batera.

Elgoibarko enpresa industrialei egindako deialdiari erantzutez IMH Campusen elkartu gara EUSKARALDIA eta enpresen parte hartzearen inguruan hausnartzeko.

EUSKARALDIAK 3. edizioa beteko du aurten, eta Elgoibarko Euskaraldia taldeak beste pauso bat eman nahi izan du, ariketa sozial horretan parte hartzeko hausnarketara gonbidatuz.

Oso aberasgarria izan da, eginkizun, neurri eta jarduera desberdinak izanik, guztion artean bakoitzak dituen iritzi, esperientzia eta perzeptzioak partekatzea.

EUSKARALDIA gosaria Elgoibarko Euskaraldia taldeak, IMH Campusek, Makina Erreminta Museoak, Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarrak antolatu dugu elkarlanean.

Eskerrik asko hitzordura etorri zareten guztioi!