Kutxa ikasgela ikastaroa IMHn: PNL, aldaketari heltzeko beste dimentsio bat

2015/04/09 00:00:00 GMT+2
Apirilaren 16an abiatzeko programatuta dagoen Programazio Neurolinguistikoari buruzko ikastaroa, IMHko Incress taldeko Goizalde Santamarina coach-ak emango du.

PROGRAMAZIO NEUROLINGUISTIKOA: ALDAKETARI HELTZEKO BESTE DIMENTSIO BAT  (15 ordu) Kodea: 461254A
Sarrera
PNL (Programazio Neurolinguistikoa) gure burua eta pertzeptzioa ulertzeko eredu formal eta dinamikoa da; informazioa eta esperientzia nola prozesatzen duen eta arrakasta pertsonalarentzat dituen inplikazioak aztertzen ditu. Ezagutza honen oinarriarekin, arrakastadun pertsonek erabiltzen dituzten barne-estrategiak identifika daitezke, eta ondoren ikasi eta besteei irakatsi (modelatu); aldaketa ebolutiboa eta positiboa bideratzeko.

Ikastaro hauek interesatzen bazaizkizu,  hemen dituzu  izena emateko bete beharrak:

  1. 16 urtetik gorakoa izatea
  2. KUTXABANK kontuaren titularra izatea

 

Izen-ematean beharko dituzun datuak:

Izen emateak eta galderak internet bidez egingo dira ondorengo helbidean http://kutxabank.es/kutxaikasgelak
Beharko dituzun datuak:
  • NAN
  • IZEN ABIZENAK
  • HELBIDE OSOA
  • JAIOTZE DATA
  • HARREMANETARAKO TELEFONOA
  • KUTXABANK-EKO KONTU ZENBAKIA (20 digito)
  • HELBIDE ELEKTRONIKOA (nahitaezkoa)

 

KUTXA IKASGELA IKASTAROAK KUTXAKO BEZEROEK ETA EZ DIRENEK ERE EGIN DITZAKETE

PLAZA ESLEIPENAK ESKAERA ORDENA JARRAITUKO DU.