13. Edizioko IMH Sarien banaketa ekitaldia

2015/06/08 23:00:00 GMT+1
Ekainaren 11an banatuko dira sariak heziketa zikloen diplomekin batera. Ikasle, familia, irakasle, tutore eta enpresa ordezkariak gonbidatuta daude ekitaldira.

Ostegun honetan, ekainaren 11an, 18.00etan IMHko Alberto Ortueta Areto Nagusian IMH Sarien banaketa egingo dugu, Heziketa Zikloen diploma banaketarekin batera.

Sariak izango dira ikasle ohi aipagarria, ikasle ohie ekintzaileei aipamen berezia, ikasle aipagarria, eredu Dualeko ikasle aipagarria eta Elgoibartar ikasle aipagarria.

Enpresa-lankideekiko konpromiso-inplikazioa, ekintzailetza, berrikuntza eta nazioartzea bezalako lan jardun profesionaleko balioetan nabarmendu diren IMHko heziketa zikloetako ikasle ohiei esker ona adierazteko antolatzen dira IMH sariak urtero. Horrela, IMHkin elkarlanean diharduten enpresa babesle (aurten Hoffman Group eta Pixel Sistemas) eta kolaboratzaileei esker banatuko dira sariak, Elgoibarko Udalaren ordezkaritza ekitaldian izango dugularik.

Ekitaldira, ikasle, irakasle, tutore, enpresa-tutore, enpresa kolaboratzaile eta babesle eta ikasleen familiak gonbidatuta daude.