LibreCon, Software Libre eta Teknologia irekien agenteentzako nazioarteko topaketa

2014/10/16 23:00:00 GMT+1
ESLE eta ASOLIFek antolatuta, azaroaren 11-12 bitartean ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian, 2.000 profesional ingururen parte hartzearekin.
LibreCOn
EGITARAUA
ikusteko sartu hemen

LibreCon 2014 datorren azaroaren 11n eta 12an ospatuko da Bilbon, eta aurreko 3 Libre Software World Conference, LSWC edizioen lekukoa jasotzen du. Aurten, ekitaldi handi bat proposatzen da zeinaren helburu nagusia sektore guztietan negozio sorrera eta enplegua  izango den, teknologia libreak, berrikuntza eta ekintzailetasunaren bitartez.

Teknologia irekiak orokorrean, eta Software Librea zehazki, benetako aukera  suposatzen dute. Aukera honek, lehiakortasun handiagoa, aurrezpen handiak eta ekonomia lokalen garapena eskaintzen die munduko enpresa eta administrazio publikoei. Enpresa eta negozio ideia honekin sortzen da ekitaldi hau, zeinaren bitartez, teknologia irekiak, berreskurapen ekonomikoaren buru jarri nahi diren.

  • Maila handiko hizlariak: LibreCon 2014 maila altuko nazioarteko hizlariak izango ditu. Bere eguneroko lanean, nola teknologia libreak lehiakorragoak izatera lagundu dituzten azalduko dute.
  • Ezagutza sormena: Ezagutza sormena bere espazioa izango du ekitaldian, tailer eta produktuaren demo teknikoen bidez eta gerturatzen direnei sektoreko azken berriak hurbilduko dizkiete.
  • Enpresa liderrak: Sektoreko enpresa liderrak bertan izango dira; hauek erakusketa zonalde bat izango dute, bere azken berriak bisitariei eskaintzeko.

Sarrerak: IMHn sarrera-gonbidapen batzuk ditugu, ekitaldiko babesle garen aldetik. Paserik nahiko bazenu, eskatu edurne[abildua]imh.es helbidean.