Txileko salesiatar koordinatzaileak IMHn formatuko dira.

2005/10/03 00:00:00 GMT+2
Makina Erremintaren Institutua kolaborazio programa ezberdinak garatzen ari da Txileko erakundeekin eta bertako Hezkuntza Ministerioarekin

2005ko urrian zehar, Txileko Don Bosco-ko Salesiar komunitateko egoitzen koordinatzaile talde batek Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan formazioa jasoko du gaitasunentan oinarritutako kudeaketa eta diseinu kurrikularra eta ikastetxeetako kudeaketari buruz. Egonaldian zehar, Euskadiko ikastetxe adierazgarriak bisitatuko dituzte. Bestalde, azaroan bigarren salesiar taldea iritsiko da IMHra; taldea teknikari elektrikoz osatua egongo da eta hilabetez jasoko dute formazioa.

Makina Erremintaren Institutuak hamar urte daramatza Txileko Hezkuntza Ministerioarekin elkarlanean, atzerriko pasantien programa dela eta. Arlo honetan, joan den irailean, IMH-Conteseko aditu bat Txilen izan lanbide heziketako zuzendariz osatutako azken pasantiak egin zituen proiektuak ebaluatzeko.

Jarduera honen ondorioz, proiektu ezberdinak garatzen ari dira, besteak beste, egungo Salesiatarrentzako formazioa eta Valparaison eta Atacaman egingo diren proiketuak gaitasunetan oinarritutako diseinu kurrikularra eratzeko.