Egiaztatze eta akabera eragiketen ikastaroaren amaiera

2010/07/29 23:00:00 GMT+1
Langabetuentzako ikastaro hau Caja Madrileren Gizarte Ekintzak finantzatutako “Mekanikako gaitasun industrialen prestakuntza programa etorkinentzat” proiektuaren ekintzetako bat da.

Egiaztatze eta akabera eragiketen ikastaroaren amaiera ekitaldia burutu zen joan den uztailaren 15ean. Ikastaroa “Mekanikako gaitasun industrialen prestakuntza programa etorkinentzat” proiektuaren ekintzetako bat da eta Caja Madrilen Gizarte Ekintzak 2010 urteko deialdian Desgaitasun, Desberdintasun edo Gizarte Bazterketa Jasateko Arriskudun pertsonen enplegua sustatzeko laguntzekin finantzatuta dago.
Ikastaroak 88 ordu iraun du eta amaitu duten 12 lagunek bigarren eragiketak egiteko gaitasuna lortu dute (piezen eskuzko-egiaztatzea, planoen interpretazioa, eta esku-erreminta erabiltzea). Honela aukera izan dezakete kualifikazio baxuko enpleguak lortzeko, bakoitzaren garapen profesionalaren ibilbide-pertsonalaren barruan. Dagoeneko 4 pertsona dira praktikak egiten dihardutenak eta hautetatik norbaitek lan-kontratua lortutzea espero da.

Lanean ala ez, ikastaroa amaitu dutenek jarraipen-zerbitzu pertsonalizatua izango dute, eta honen bidez IMHk  prestakuntza-garapenean eta enplegu-bilaketan lagunduko die.

Ikastaro honek ibilibide-profesionalen  garapenari egiten dion ekarpena ulertzeko,  aipagarria da ikasle baten kasua: pertsona batek IMHn errefortzu eta garapen pertsonaleko ikastaro bat egin zuen, ondoren, oinarrizko gaitasunen inguruko hau egin du eta irailetik aurrera lanbide heziketako heziketa zikloa egiten hasiko da.

Ikastaro honen arrakastarako gakoetako bat da, Caja Madrilen Gizarte Ekintzaren diru-laguntzaz gain, Elgoibar, Eibar eta Ermuko Udaletxeetako Gizarte-Zerbitzuekin izandako koordinazioa.