IMHko V Triatloia

2005/07/29 00:00:00 GMT+2
20 langilek igeriketa, bizikleta eta cross probak gainditu zituzten joan den uztailaren 22an, Elgoibar eta Mutriku artean egindako saioan

Hasteko igarilariek Mutrikuko igerilekutik abiatu eta mollarrien artean aritu ziren. Olatuak-olatu, aurten ere Mónica Gil izan zen lehen iritsi zena.

Ondoren, txirrindulariak kaskoa jantzi eta Mutrikuko Jarri-Tokiko aparkalekutik abiatu ziren IMHko sarrera arte. Helmuga lehenengoa ikusi zuena Ruben Odriozola izan zen.

Txirrindulariek heldu hala, korrikalariei dorsala jantzi eta ziztuan zuzendu ziren Sallobenteko baselizaren hormak ikutu eta buelta egiteko. Hirugarren frogako txapelduna Ruben Odriozola izan zen.

Dorsal onenaren aipamen berezia “Zenbat falta da” taldearentzat izan da.

Diplomak, ohorezko lore eta burukoak banatu ondoren, parte hartzaile guztiek, antolatzaileek eta animatzaileek hamarretako goxoa izan zuten indarrak berreskuratzeko.

Zorionak eta has gaitezen jada entrenatzen, VI Triatloirako gutxiago falta da eta!

Talde parte-hartzaileak (sailkapenaren arabera):

SUPERBAT

  • Rubén Odriozola

MENPERAEZINAK

  • Mónica Gil
  • Joxean Erostarbe
  • Fernando Molinero

RON ANAWAII

  • Joxean Egaña
  • Javi López
  • Roberto Altzerreka

TIRISHTHOR

  • Aitor Bilbao
  • Alberto Bergara
  • Aitor Aranburu

ARMA TA ZERRAILE GILEAK

  • Iker Etxeberria
  • Joseba Zabala

"EL TAPAO"

  • Mikel Arregi

PATXANGA II

  • Iñaki Iraola

PATXANGA I

  • Koro Gabiola

ASKO FALTA DA?

  • Aitor Muniozguren
  • Olatz Arriola
  • Ixaka Egurbide

JULI, ULI ETA PURI

  • Edurne Bilbao
  • Iker Jausoro
  • Susana Azpilikueta