Kolore degradatuak

Objektuei kolore solidoaz gain, kolore degradatuak ere aplikatu diezaiokegu. Degradatu bat kolore batetik beste batera funtzio zehatz bat aplikatuz lortzen dugu.

Formaren bat sartzen dugu:

Sortutako forma aukeratzen dugu, Propietateak: Kolorea eta hortik koloreren bat hartuta marrari edo betegarriari kolorea emango diogu.

Kolore arrunt bat aukeratu dezakegu, eta baita degradatu bat. Degradatu bat zer da? Kolore batetik beste kolore batera funtzio bat aplikatuz irteten dena.

  • Normala: kolore solidoa

  • Gradiente horizontala : oraintxe ikusiko dugu adibide bat

Defektuz forma daukan kolorearekin hasten da eta bukatzen da beltzarekin baina ikusiko dugu nola aldatu hau

Triangelu txikiaren gainean jartzen gera, eta gorriz jartzen da: orain kolorea alda dezakegu, eta horrela degradatua beste kolore batekin egiten dugu. Adibidez, lehenengo puntua Red3 kolorekoa dela jarriko dugu:

Triangelu kanpoz klik eginda, beste triangelu bat sortzen da, eta beste kolore bat gehitu dezakegu hor. Nahi ditugun puntuak gehitu ditzakegu (kolore-trantsizioak)

Triangelu bat kentzeko, aukeratzen dugu, eta lekuz ateratzen dugu... horrela triangelua desagertzen da eta triangelu horri dagokion kolore-trantsizioa.

  • Gradiente horizontala: kolore-trantsizioa ezkerretik eskuinera da

  • Gradiente diagonala : kolore-trantsizioa izkinetik da

  • Gradiente biribila: hurrengo efektua lortzen da:

Efektu tipo hau zirkuluetan erabiltzen da eta 2 koloreekin, horrela bolumena ematen diogula ematen du.

  • Gradiente Lineal librea eta Gradiente  biribila librea. 4 balio agertzen dira, aldatzeko kolorea dagoen puntua. Aldatu bektorea lekuz aukeratzen badugu, arratoiarekin egin dezakegu aldaketa hori. Horrela argi-puntua alda dezakegu.

Gradiente Biribila libre aukeratuta eta aldatu bektorea mugitu, puntu-kolorearen posizioa aldatzen dugu arratoiarekin.

Scribus ez da marrazketarako erreminta bat, baina ikusten duzuen moduan gauzatxo batzuk egin daitezke