Elgoibarko I Prestakuntza Azokak gurasoen interesa piztu zuen

2010/04/19 00:00:00 GMT+2
Elgoibarko prestakuntza sustatzeko Udalak antolatuta, Kultuk Etxeko sotoan Lanbide Heziketa eta Txandakako Ingeniaritzari buruzko informazioa eskaini zuten IMHk eta Mekak

Estreinekoz Elgoibarren egin den Elgoibarko prestakuntzari buruzko Lehen Azokan parte hartu du IMHk pasa den larunbatean, apirilaren 17an.

Udalak antolatuta, Elgoibarko lanbide heziketa eta txandakako ingeniaritzaren inguruan dagoen prestakuntza sustatzeko helburuarekin, Meka eta IMHren Heziketa Zikloak eta IMHren Txandakako Ingeniaritzari buruzko saio bat eman genuen 17an, larunbatean, Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan.

Ikastetxe bakoitzak ordu erditan bertaratu ziren gurasoei azaldu zien eskaintzen dituzten prestakuntzaren ezaugarri nagusiak, eta Meka eta IMHko Ziklo eta Ingeniaritzako ikasle ohiek beraien esperientziaren berri ere eman zuten. Prestatu zeuden mahaietan ere katalogoak, berripaperak eta azaltzen zehatzak eman ziren, 11.00etan hasi eta 13.15ak arteko jardunaldian.

Honen ondoren, IMHk ate irekien saioa antolatu du apirilaren 24rako, larunbaterako. Goizeko 11.00etan hasiko da eta instalazioak ezagutzeaz gain tutoreekin ere galderak egin eta zalantzak argitu ahal izango dituzte interesatuek, bai Ziklo eta baita Ingeniaritzan. Kasu honetan izena aurrez eman behar da