Ingeniaritzan doktore irakaslea (eskaintza iraungitua)

Gure Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolaren arlorako Irakasle bila gabiltza, egiturazko lanpostu baterako, Ingeniaritzan Doktoretza edo antzeko formakuntza, Euskara, Gaztelania eta Ingeles maila aurreratuarekin (C1).

Pertsona hori kualifikazio handiko lantalde batean sartuko da, zentroaren ikerketa-proiektuetan parte hartuko du, eta Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Unibertsitate Graduan, Fabrikazio Digitalaren Masterrean eta 4.0 industriara bideratutako unibertsitate-graduondoetan irakatsiko du.

Pertsona sortzaile eta erabakitzailea, komunikatzeko, entzuteko eta enpatiarako gaitasun handia duena dugu buruan. Pertsonen arteko trebetasunak, lidergoa eta talde-lana. Etengabeko ezagutzaz eta prestakuntzaz interesatua, bai eta prozesuen etengabeko berrikuntzaz eta hobekuntzaz ere. Esperientzia positiboki balioetsiko dugu.

Industria-ehunaren errealitatetik hurbil dagoen erakunde batean parte hartu nahi baduzu, eta prestakuntzaren, etorkizuneko profesionalen garapenaren eta berrikuntzaren aldeko apustu egiten baduzu, estatu mailan erreferentea den prestakuntza-eredu aitzindari baten bidez, ZURE BILA GABILTZA!

 

Harremanetarako

Hautagaitzen bidalketa: imh@imh.eus 
Formatua: CVa PDF-n
Erreferentzia: Irakasle Ikertzaile
Epea: 2020ko ekainak 30