Kontsumo Iraunkorraren eta Arduratsuaren II. AZOKA. Bigarren eskuko merkatua

2011/11/15 17:15:00 GMT+1
Etxean denok daukagu erabiltzen ez dugun materiala, zer egin dezakegu material honi probetxua ateratzeko?

IKUSI AZOKAREN EGITARAUA... (pdf)


Eskolako Agenda 21 programa dela eta, Udala, Debegesa eta herriko ikastetxeok hainbat ekintza bideratzen ari gara elkarlanean, beti ere, garapen iraunkorra helburu nagusia izanik.

Iaz bezala, aurten ere, II KONTSUMO ARDURATSUARI ETA IRAUNKORRARI buruzko FERIA egingo da azaroaren 26an. Feria honen barnean, beste ekintza batzuez gain, BIGARREN ESKUKO MERKATUA antolatuko da, non ikasleek etxetik ekarritako gauzak salduko dituzten.

Beraz, etxean, erabiltzen ez dituzuen gauzak badituzue, eta egoera onean badaude, beste norbaitek gauza horiek erabili ahal izango ditu. Dena dela, gutun honekin batera bidalitako zerrendan zehazten diren gauzak bakarrik onartuko dira. (ikus dokumentu amaieran)

Ikasle bakoitzak bere etxetik ekarritako produktuek bi irtenbide izan ditzakete:

1.- Bigarren eskuko merkatura bideratzea: etxetik ekarritako produktuek salmenta-prezioa jarrita izan beharko dute. Produktua saltzen bada, dirua emango zaio ekarri duenari. Hala ere, jasotako diruaren %20 ingurumen ekintzetan edo sozialetan inbertituko da. Saltzen ez diren gauzak, berriz, itzuli egingo zaizkio jabeari.

Gauzak jolas-orduan eta atarian jasoko dira azaroaren 18an eta 22ean,

2.- Dohainik eskaintzea: Etxetik ekarritako gauzak, Gabonetan, baliabide urriak dituzten familietako umeei dohainik eskaintzea. Etxetik ekarritako produktuak (jostailuak badira hobe) arazo ekonomikoak dituzten bailarako familiei emango zaizkie Udalaren edo beste erakunde baten bitartez.

Jostailuak, gurutze Gorriak Aita Agirre plazan duen lokalera, honako egun eta ordutegian eraman beharko dira (gure kasuan ekar itzazue ikastetxera eta neu arduratuko nahiz Gurutze Gorrira eramaten, ekarri materialaabenduak 15 orduko)

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan ikastetxean bertan Saioarekin  edo Udaleko Ingurumen Sailarekin (ingurumena@elgoibar.net; 943.744384 telefonoan).

Anima zaitez, bai orain, bai erosterako orduan!

 

ONARTUTAKO MATERIALEN ZERRENDA:

ZERRENDATIK KANPO EZ DA EZER ONARTUKO, EZTA GARBI ETA EGOERA ONEAN EZ DAUDEN GAUZAK ERE.

Ez dira onartuko: tresna edo aparailu elektrikoak edota elektronikoak, eta arropa.

  • Mugikortasunarekin zerikusia duten gauzak: Bizikleta, Trizikloak, Kaskoak, Patinak, Patineteak, Puzgailuak.

  • Janzteko osagarriak: Gerrikoak, Eraztunak, Belarritakoa, Fularrak, Zapiak, Poltsak, Eskumuturrekoak, Lepokoak, Bufandak, Eskularruak, Paparreko orratzak, Diru-zorroak.

  • Jostailuak: Adin guztietarako: Ohiko jokoak, puzzleak, xake-jokoak, mahai-jokoak, baloiak, liburuak …

  • Kirol osagarriak: Erraketak, pilotak, egurrezko palak...

  • Eskola materiala: Irakurketa liburuak, Karpetak, Estutxeak, Motxilak, Koadernoak, Boligrafoak/ margoak (multzoka), Erregelak, Konpasak, Grapagailuak, Zulagailuak.