IMHko Ingeniaritza Dualaren kasua Gaztela-Mantxan

2015/02/19 00:00:00 GMT+1
Almaden-go Ingeniaritza Eskolak gonbidatuta IMHk Unibertsitate-Enpresa IV. jardunaldian parte hartu du Ingeniaritza Dualaren kasua azaltzeko.

Almaden-go Industria eta Mehatzetako Ingeniaritza Eskolak laugarren urtez antolatu du Unibertsitate-Enpresa IV. jardunaldia. Aurtengo edizioa otsailaren 17n burutu zen eta bertan parte hartu zuen Ixaka Egurbide, Ingeniaritza Dualaren Zuzendariak. Egurbidek unibertsitate-prestakuntza duala zer den azaldu zuen eta IMHren esperientzia azaldu zuen; nola prestakuntza sistema honek ikasleak ekoizpen-prozesuan integratzen dituen, lortutako gaitasunak denbora errealean bereganatuko dituelarik, eta enpresen beharrei egokitutako prestakuntza osatuena jasoko duelarik.

Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate-Eskola Euskal Herriko Unibertsitatean atxikituta dago eta estatu mailan eskaintzen den homologatutako Eredu Dualeko Gradu bakarra da.