Incress Jardunaldia: Alcortaren esperientzia, "beste mende berri bat irauteko"

2011/11/07 00:00:00 GMT+1
Balioen aldaketen inguruan ALCORTArekin bizi izan dugun esperientzia kontatzeak merezi du. Bai, badira moduak egunerokoarekin batera balioak eta lehiakortasuna uztartzea ahalbideratzen dutenak. Guztia azaroaren 23ko jardunaldian kontatuko dugu.
Agenda: 


Sarrera

Guztiok ados gaude esaten dugunean halako balio partekatu batzuk gakoak direla gure enpresaren lehiakortasunerako. Baina balio hauek garatzea proposatzen denean zalantzak sortzen zaizkigu: Ez ote da enpresaren egunerokotik aldendutako lana eta beraz epe motz eta erdiko errentagarritasunetik ere?
Ba al da enpresaren balioak garatzeko modu zuzenik, egunerokoarekin lotuta eta asmo honetan geldituko ez denik?

 

Jardunaldi honetan aurkeztuko den Alcorta Forging Group enpresaren esperientziak

erakutsi eta baieztatzen digu badela modu pragmatiko eta errentagarri bat balioen garapena enpresaren egunerokoarekin uztartzeko.

 

EGITARAUA:

  • 10:00 - 10:15 Erregistroa. Dokumentazio banaketa
  • 10:15 - 10:30 Debabarreneko "Gure Balioak" proiektua. Debegesako Gerentea, Juan Angel Balbas jna.
  • 10:30 - 10:50 Balioak lantzeko metodologia. Alcorta esperientziaren ondorioak. Incresseko Zuzendaria, Mariano Iriarte jna.
  • 10:50 - 11:45 Alcortako esperientzia: balioak lantzen. Alcorta Forging Group-eko Gerentea, Lorenzo Mendieta jna.
  • 11:45 - 12:15 Galderak eta solasaldia
  • 12:15 - 12:30 Jardunaldiaren itxiera: Gipuzkoako Berrikuntza Diputatua, Jon Peli Uriguen jna.
  • 12:30 - 13:00 Gosegarria