Ikas Komunitateak Enpresetan, lehiakortasuna areagotzeko bidea

2013/09/27 00:00:00 GMT+2
Urkotronik, TMM, Ekide... Ikas Komunitateak ezarri dituzte haien enpresetan IMH-Incress aholkularitzaren laguntzarekin eta lortutako emaitza bikainen berri eman digute IMHn antolatutako jardunaldian.

Arrakastaz gauzatu da gaur Ikas Komunitateak Enpresetan garatzeko esperientziaren aurkezpena. Proiektuak ikaskutzaren balioa eta berrikuntzarekin duen lotura estua ageriko utzi ditu. Ohiko talde dinamiketan bermatzen eta garatzen ez diren elementu berritzaileak gauzatu dira metodologiaren baitan.

IMHko jardunaldian aurkeztu dugun Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak lagundutakoa da (Ikasmiña programaren barruan).