IMH Sanloko neskak Euskadiko Txapeldun

2009/04/08 14:13:00 GMT+1
Elgoibarko eskubaloiko kadete neskek Euskadiko Txapeldun titulua lortu dute berriro Ermuako Errotaberriri irabazi ostean

Aurreko asteburuan Olazaiga Kiroldegian jokatu zen eskubaloiko Euskadiko Txapelketan, nesken kadete mailan, bertakoak gailendu ziren, Zarauzko Aialari, Basauriko Atleticori eta Ermuako Errotaberriri irabazita. Ostiralen elgoibartarrak 29-23 nagusitu ziren zarauztarren aurka eta larunbatean, berriz ere, basauritarren aurka garaipena lortu zuten (14-42). Nahikoa zuten lau golengandik galtzea ermuarren aurrean, baina ez zieten aukerarik eman. Errotaberri 29-19 garaituta, titulua eskuratu zuten.

Ez zen hori izan txapelketako sari bakarra elgoibartarrentzat. Maite Bollar jokalari onena izendatu zuten eta Ainhitze Etxeberriak goleatzaile garaikurra jaso zuen.

Nesken hurrengo erronka Espainiako Txapelketarako txartela lortzea izango da.