Teknologia digitalei buruzko ikastaroak enplegurik gabeko pertsonentzat

2021/12/15 00:50:00 GMT+2
IMHtik industria-digitalizazioan espezializatutako ikastaroen eskaintza abiatuko dugu langabezian dauden pertsonentzat.

Eraldaketa digital bete-betean gaude, prozesu sakon eta atzeraezina, dinamikoa eta aldakorra, aurrekaririk gabeko garapen teknologikoarekin eta oraindik zehaztu gabeko ondorioekin.

Lan-merkatuan digitalizazioaren ondorioek eraldaketa handiak ekarriko dituzte, aurrekoetan izan den bezala, edo are gehiago. Lanpostu berriak sortuko dira, beste batzuk suntsitu eta ia guztiak berrantolatu beharko dira.

Pertsonak, berriz ere, funtsezko gakoak izango gara ekonomia digitala erabat garatzeko, eta gure esku egongo da hazkunde teknologikorako gaitasuna.

Horretara prestatzeko garaia da, digitalizazioaren trena hartzeko. Animatuko zara?

Lanbide-ren Enplegu berrien nitxoen programaren laguntzarekin, digitalizazio industrialean gaitzeko ikastaroak abiatuko dugu aurki, batez ere enplegurik gabe dauden pertsonentzat. Momentuz lau hauek ipiniko ditugu martxan:

  • INSTALAZIO AUTOMATIZATUEN URRUNEKO MANTENTZE-LANAK. 350 ordu.
  • INDUSTRIA 4.0 AUTOMOZIOAREN SEKTOREAN. 12 ordu.
  • BIG DATA ANALISTA ETA DATU-ZIENTZIALARIA. 40 ordu.
  • 3D-ALDERANTZIZKO INGENIARITZA DIGITALIZATZEA. 24 ordu.

Adi egon laster ikastaroen egutegia argitaratuko dugu eta!

Joan ikastaroen atalera