Ingeniaritza Dualaren enpresa-tutoreekin topaketa.

2026/10/29 00:00:00 GMT+1
Ikasleen jarraipenean garrantzitsuak diren mugarriei buruzko saioan parte hartu dute hainbat enpresetako tutoreek.

Enpresa-ikasleak Dualean lehen urratsak elkarrekin!

Duala izpide, enpresetako tutoreak eta dualean hartu berri dituzten ikasleak elkartu ditugu IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskolan, urteroko topaketan.

Topaketan, enpresa-tutoreek prestakuntza Dualaren metodologiari, ikasleen jarraipenari eta ebaluazio-prozesuari buruzko argibideak jaso dituzte, baita zalantzak argitzeko eta ikasleekin elkar ezagutzeko aukera ere.

Gainera, aurretik esperientzia duen KSB ITUR enpresako Oskar Rangil enpresa-tutoreak bere bizipenak partekatu dizkigu, prestakuntza dualaren eguneroko jardunari buruzko ikuspegi praktikoa eskainiz.

Eskerrik asko parte hartu duzuen enpresa eta tutore guztioi, eta bereziki Oskarri, gure Berrikuntza-Ingeniaritzako ikasleen prestakuntzan egiten duzuen ekarpenagatik!