Praktikak

Fabrikazio Digital-aren (Digital Manufacturing) Unibertsitate Masterra eredu dualean garatzen da. EHUduala Ereduaren irizpideak eta 822/2021 Errege Dekretuak Aipamen Duala lortzeko eskatzen dituenak betetzen ditu. Eredu hau ingurune akademiko eta ingurune profesionalean ikaskuntzaren osagarritasun printzipioan oinarritzen da. Hau da, formakuntza eredu hau unibertsitatea eta enpresaren alternantzian oinarritzen da. Honek esan nahi duena da, ikasketa planaren kredituen %40 enpresa edo erakunde batean edo elkarlanean garatuko dela. Kreditu hauek dira: 23 kreditu ECTS-eko derrigorrezko izaera duten ikasgaiak Practicum (Praktika curricularrak), 7 ECTS-eko Ikerketa metodologia eta proiektua, eta 6 ECTSeko Master Amaierako Lana.

Ikasleen eta enpresen hautaketa eta bien arteko uztardura ondoren azaltzen da:

  1. Ikaslea hartzeko interesa duten enpresek Master-ikasle eskaera" dokumentua betetzen dute, eskatutako profila zehaztuz.
  2. Enpresen harremana daraman gure lantaldeak identifikatu eta balidatu egiten ditu enpresen gaitasunak alternantzia modu egokian garatzeko. Aldi berean, enpresak helburu pedagogikoak lortzea bideratuko duen proiektu erreala dutela egiaztatzen du.
  3. Pertsona interesatuek Masterrean prematrikula egiten dute eta Eskolak hautagaien aurre-hautaketa bat egiten du, haien merituak baloratzeko, ondorengo irizpideetan oinarrituz:
    Espedientea - Espediente akademikoa eta ikasitako espezializazioa kontuan hartuko da: %50
    Curriculum - Curriculuma eta lan esperientzia kontuan hartuko da: %15
    Ingelesa - Ziurtagiri ofizialak aurkeztu beharko dira (B2-tik gora, maila gorena C1): %10
    Euskara - Ziurtagiri ofizialak aurkeztu beharko dira (maila gorena C1): %5
    Beste hizkuntzak - Ziurtagiri ofizialak aurkeztu beharko dira (maila gorena C1): %5
    Beste batzuk - Elkarrizketa pertsonala IMHn: %15
  4. Enpresa parte hartzaileak aukeratu ondoren, eta zehaztu dituzten profilak kontuan hartuz, Eskolak aurrez hautatu dituen hautagaien CVak bidaliko dizkie enpresei. CVak bidaltzen erabiliko den irizpidea hautagaiaren oinarrizko formakuntza (Masterrean sartzen duen titulua) enpresak eskatutako profilarekin bat etortzea izango da. Enpresak, ikasleen CVak aztertu ondoren, beharrezkoak diren elkarrizketak egingo ditu. Ikasle bakoitzaren azken hautaketaren erabakia enpresari dagokio, eta enpresak hautatu dituzten pertsonak matrikulatuko dira Masterrean.
  5. Matrikulatutako ikasleek lan kontratuak gauzatuko dituzte enpresekin. Aldi berean, ikasleak, Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolak eta enpersask hiru aldeko formakuntza hitzarmena sinatuko dute.
  6. Ikasleen % 100ek prestakuntza dualeko kreditu guztien % 40 egingo dute.

Enpresa parte hartzaile izan nahi duzu eta masterreko ikasle bat hartu?

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI DUT