3. Ariketa - Soluzioa

Ikusiko dugu 3. ariketa hau nola egin.

2. ariketan gorde genuen Folleto2.sla fitxategia irekiko dugu, eta folleto3.sla bezela gordeko dugu.

 

Testu formatuak aplikatu eta estiloak sortuko ditugu. Lehenengo orrialdean testu-formatuak aplikatuko ditugu eta beste orrialdeetan estilo batzuk sortu eta beraiekin lan egingo dugu.

1. orrialdea

1. orrialdean daukagun testu-markoari hurrengoko formulatuak aplikatuko diogu:

  • Testu guztia maiuskuletan jarri (1)

  • Letra-tipoa: Arial Regular - 23pt (2)

  • Lerroen arteko artea: 28pt: (3)

  • Lehenengo testu lerroari, Arial Bold 23pt-koa jarri

  • Zatitu testua jarrita badago, desgaitu. Hau egiteko, testu-markoa aukeratuta, Hainbat: zatitu testua (2) eta horrela testu-marko konkretu honi nahi dugun lehentasuna jartzen diogu, ez dokumentuko testu-marko guztiei.
  • Hizkuntza: testu-markoetan erabili egin duguna (4)

  • Eskuinera lerrokatua (5)

  • Formación” eta “Capacitación” hitzak gorriz (Red3)

  • Testu-markoan 2mm-ko marjin bat gehitzen dugu, barruan dagoen testua ertzean itsatsi ez dadin

  • Bukatzeko testu-markoa txuriz margotuko dugu (orain ez dugu ezberdintasuna igartzen, hurrengo ariketan atzeko planoko irudi bat jarri arte)

2. Orrialdea

Orrialde honetan era ezberdin batean lan egingo dugu. Erabili behar dugun formatua, beste orrialde batzuetan ere beharko dugunez, estiloak sortuko ditugu.

  • Estilo berri bat sortu ("Texto Blanco") hurrengo ezaugarriak dauzkana:

Editatu: paragrafo-estiloak, eta hor Berria aukeratu

    • Estiloaren izena: "Texto Blanco" (1)

    • Maiuskuletan (2)

    • Arial 24pt (3)

    • Testu-kolorea txuria (4)

    • Gogoratu ezingo dugula testua ikusi, orrialde kolore berdinarekin geratuko baita. (5: atzeko kolorea txuria ez bada, aukeratu egin behar dugu)

    • Aplikatu estilo hau lehenengo testu-markoari (Titulo): aukeratzen dugu eta Propietateetan: Testua: Estiloa orain sortu dugun "Texto Blanco" estiloa aukeratzen dugu:

  • Beste paragrafo-estiloa sortu Editatu: Paragrafo-estiloak: Berria . Iizena: "Texto Cuerpo" jarri (1) . Testu nagusiarentzat erabiliko duguna eta hurrengo ezaugarriekin:

    • Arial 13pt (2)

    • 2 marjinetara justifikatuta, azkeneko lerroa ezkerrean dagoela (3)

    • Paragrafo baino lehen dagoen tartea: 2mm eta Paragrafo eta gero dagoen tartea: 2mm (4)

    • Paragrafo-estilo hau ezkerreko zutabean dagoen lehenengo testu-markoari aplikatu

    • Hitz zatiketa gaituta baldin badago , kendu. Testu-markoa aukeratuta daukagula, Hainbat: Batu testua aukeratu

  • Hurrengo testu-markoari ez diogu paragrafo estilorik aplikatuko. Hitz zatiketa gaituta badago, kendu (testu markoa aukeratuta daukagula, Hainbat: Batu testua) , eta telefonoa lodiz jarri (azkeneko lerroa).

  • Aldatu egin behar duguna testu-markoa da

    • Gehitu distantzia testutik:

      • Goian: 6mm, Behean: 3mm, Eskuinean: 3mm, Ezkerrean: 3mm (1)

    • Biribildu ertzak: 3mm (2)

    • Marra gorri arrunt jarraituaren estiloa (Red3)

  • Orrialdearen azken paragrafo-estiloa sortuko dugu (Editatu: Paragrafo-estiloak: Berria). "Texto Pie" deituko diogu, eta hurrengo ezaugarriak edukiko ditu:

    • Testu-mota: Arial Regular - 10pt (2)

    • Ezkerretara justifikatuta (3)

    • Paragrafo aurreko eta ondorengo tartea:  0mm (4)

    • Traking-a 2% (desplazatu karaktereen lerromarra) (5)

    • Estilo hau orri oinean dagoen testu-markoari aplikatu

    • Lehenengo lerroa lodiz jarri (IMH) eta baita telefonoa eta faxa. Lodiz jartzea nahi dugun testua aukeratzen dugu, eta Propietateak: Testua-n  Regular beharrean, Bold jarri.  (IMH, Teléfono eta Fax hitzak aukeratuta egin behar dugu hau)

Orrialdea horrela geratzen da

3. orrialdea

  • Orrialde honen tituluari "Texto Blanco" estiloa aplikatzen diogu

  • Hurrengo pausua, orrialde honetan dauzkagun testu-markoentzako estiloak sortu. Ikus dezakegunez 3 testu-estilo mota ezberdinak dauzkagu, ezaugarri berdinak dauzkate baina testu-kolorea aldatzen da. Azkarrago egiteko, estilo bakarra sortuko dugu, bikoiztu eta gero kolorea aldatu.

  • Sortu estilo bat (Editatu: Paragrafo-estiloak: Berria) "Texto Caja Negro" izenarekin eta hurrengo ezaugarriekin

    • Arial regular a 16pt (2)

    • Maiuskuletan (3)

    • Erdialdera justifikatuta (4)

    • Lerro arteko tartea: 20pt (5)

  • Bikoiztu orain sortu dugun estiloa, eta testu-kolorea gorriz jarri (Red3). Izena "Texto Caja Rojo jarri

Horretarako Editar: paragrafo-estiloak, eta "Texto Caja Negro" estilo gainean jarrita: Bikoiztu.

Leiho-txiki bat irekitzen da non ikusten dugu bikoizten ari garen estiloa. Beste titulu bat eta propietateak aldatzeko aukera ematen digu.

"Texto Caja Rojo" (1) izena jarriko diogu, letra-tipoaren kolorea Red3 jarriko dugu (2), eta listo, lehen geneukan estilo bera daukagu, baina gorriz

  • Berriro bikoiztu estiloa eta orain "Texto Caja Blanco" izenarekin gorde, kolorea txuria eta lodiz jarriz. Lehen bezela, baina orain estiloaren izena "Texto Caja Blanca" (1) jartzen dugu eta kolore txuria  (2) aukeratzen dugu. Gainera lodiz jartzen dugu(3)
  • Aplikatu orain sortu ditugun estiloak behar diren testu-markoetan. "Texto Caja negro" estiloa aplikatu nahi diegun testu-markoak aukeratzen ditugu (Maiuskula tekla sakatuta, banan joaten gera aukeratzen), eta gero Propietateak: Testua: Estiloa-n "Texto Caja Negro" aukeratzen dugu

Orain "Texto Caja Rojo" estiloa aplikatu nahi ditugun testu-markoak aukeratzen digutu:

Eta erdialdean dagoen testu-markoari "Texto Caja Blanco" estiloa aplikatzen diogu.

  • Erdian dagoen testu-markoari bete-kolore gorri bat bota (Red3) eta beste testu-markoei txuria.

  • Testu-marko guztien inguruan 3 mm-tako marjin bat gehitu. Banan-banan testu-marko guztiak aukeratzen ditugu eta Propietateak: Forma -n 3mm-tako marjinak gehitzen ditugu (banan-banan egin behar dugu, denak batera eginda ez baitu balio)

  • Bukatzeko testu-marko guztiei marra beltz bat gehitu (erdian dagoen testu-markoa kenduta). Marra beltz hori aplikatu nahi diegun testu-marko guztiak aukeratuta egon behar dira. Hori lortzeko, maiuskula-tekla sakatuz testu-marko bakoitza joaten gera aukeratzen denak aukeratuta daukagun arte (erdialdean dagoena ezik). Orain Propietateak: Koloreak eta Editatu Marraren Kolorea aukeratzen dugu

Hemen nola geratzen den:

4. Orrialdea

  • Azkeneko orrialde honetan paragrafo estilo bakarra definituz lan egingo dugu

  • Egin behar dugun lehenengo gauza: paragrafo estiloa Estilorik Gabe jarri. Gero paragrafo bakoitza bukatzerakoan lerro jauziak jarri eta aseguratuko gera letra-tipoa Arial Regular eta 12pt-koa dela.

  • Sortu "Titulo Rojo" estiloa. Hurrengo ezaugarriak edukiko ditu, eta aplikatu zenbakiak dauzkan lerro bakoitzari::

    • Arial regular .12pt

    • Testo kolore gorria (Red3)

    • 1mm-tako lerrotartea paragrafo ondoren

Estilo berri bat sortzeko, Editar: Paragrafo-Estiloak: Berria

Eta lerroei aplikatzen diegu

  • Gorde lana hurrengo ariketan erabiltzeko