Industria Ministerioko Merkataritza eta Inbertsioetarako Zuzendari Orokorrak IMH eta Makina Erremintaren Museoa bisitatu ditu

2008/09/16 23:00:00 GMT+1
AFM eta Proschoolsek gonbidatuta, nazioarteko proiektuetarako kolaborazio bideak lantzeko asmoz
Antonio Sanchez Bustamante, Merkataritza eta Inbertsioetarako Zuzendari Orokorrak IMH bisitatu du gaur, AFM eta Proschoolsek gonbidatuta. Bisitaren helburua zen gonbidatuarekin harreman zuzena egitea, AFM-PROSCHOOLS-IMHk garatzen dituzten nazioarteko proiektuetan kolaborazioak lantzeko. Elgoibarko IMHko eta Makina Erremintaren Museoko instalazioak xehetasunez ezagutu ditu.