IMHko Heziketa Zikloetako 141 ikaslek diploma jaso dute

2003/06/30 00:00:00 GMT+2
Joan den 2003ko ekainaren 27an Hasierako Lanbide Heziketako (HLH) ikasleen ikasturte bukaerako ekitaldia egin zen.

Ekitaldian parte hartu zuten Joxean Egañak, IMHko Zuzendariak, Marivi Aguirregomezcortak, Elgoibarko Alkate eta IMHko Fundazioko Patronatuaren Idazkariak, Xabier Ortuetak, AFMko Zuzendari Laguntzailea eta Josu Aboitiz-ek, Eusko Jaurlaritzako Etengabeko Prestakuntzarako Zuzendariak eta zorionak eman zieten Goi-mailako Proiektu Mekanikoen Garapena, Mekanizazio Bidezko Produkzioa, eta Industri Ekipoen Mantenimendua ikasi duten ikasleei eta baita Erdi-mailako Mekanizazioko Teknikoa ikasi dutenei.

Bizitzan zehar prestatzen jarraitzeko beharra, ingelesa, derrigorrezko hirugarren hizkuntza, ikasi duten prestakuntza jaso ondoren lan munduan dauzkaten oportunitate interesgarriak, Elgoibar eta inguruak, lan eta bizitza kalitatea moduko mezuak entzun ahal izan zituzten ikasleek. Azkenik, guztiak animatu zituzten industri arloko munduan eta bereziki makina erremintaren sektorean beraien etorkizuna eta lanbidea garatzera, bereziki diploma jaso berri zuten 11 neskak.