Mekanizazio eta fabrikaziorako erraminten jardunaldi teknikoa IMHen egingo du CADTECH enpresak

Cadtech enpresak mekanizazio eta fabrikaziorako erreminten jardunaldi tekniko bat antolatu du eta bertan industria sektoreko software fabrikatzaile hauek egongo dira Dassault Systèmes (CATIA, DELMIA...) eta CGTECH (VERICUT). 

Jardunaldia Makina Erramintaren Institutuan egingo da, Elgoibarren,  CGTech, Dassault Systèmes eta IMH-ren laguntzarekin.
Jardunaldiaren helburua industria arloko enpresei CAD/CAM teknologia berriak ezagutaraztea izango da, horrela merkatuko erronka berriak burutu ahal izango dituzte.
Jardunaldian aurkeztuko diren erramintak mekanizaziorako moduluak eta CATIA fabrikazioa izango dira. Gainera, CNC, VERICUT mekanizazio simulazioa ere egingo da.
VERICUT, CNC mekanizaziorako erraminta bat da eta honek akatsak, kolpeak edo eraginkortasun gabeziak antzematen ditu. CNC programatzaileei akatsak zuzentzen laguntzen die CNC programa makinan programatu baino lehen. VERICUT programak NC mozte programa hobetzen du, mekanizazio hobeago bat egiteko.


Egitaraua
- 09:30 Harrera eta ongi etorri KAFEA.
- 09:50 Jardunaldiaren aurkezpena.
- 09:55 IMH-ren aurkezpena
- 10:15 Cadtech eta CAD/CAM teknologiak  
- 10:30 3 Ardatzetako Mekanizazioa, Multi-axis eta prozesuen automatizazioa.  
- 11:15 Arrakastaren kasua   
- 11:30 Kafea
- 12:00 CGTech-aren aurkezpena
- 12:15 VERICUT -CNC Mekanizazio erramintaren simulazioa.
- 13:15 CAD erraminten integratzea VERICUT erabiliz.
- 13:45 Galderak eta eztabaidarako gunea.
- 14:00 Itxiera