Virtool topaketa Bolzanon (Italian): proiektua azken txanpan.

2003/10/01 23:00:00 GMT+1
Alto Adige-ko (Hegoaldeko Tirola) iralaske eta zuzendariek garatutako erreminten aplikazioen aurkezpenarekin guztiz interesatuak

Irailaren 25ean Virtool proiektuko kontsortzioa bildu zen Bolzanon (Italian), proiektuaren jarraipena eta darabilten ekitaldien berrikuspena egiteko. Bilera hau azken aurrekoa da; azkena abenduan egingo da.

26an Centro di Formazione professionale in lingua italiana “L.Einaudi” ikastetxean VIRTOOL proiektuaren aurkezpena egin zen Alto Adige eta inguruko ikastetxeetako irakasle eta zuzendariei. Guztira ikastetxe teknikoetako 25 lagun bertaratu zen.

VIRTOOL proiektuaren emaitzak aurkeztu ondoren, bertaratutakoak produktu hauek beraien ikastetxeetan aplikatzeko interesa adierazi zuten eta lortutako emaitzekin impresio guztiz positiboa jaso zuten.