IMHk Laneko Segurtasun eta Osasunerako OHSAS 18001 ziurtagiria lortu du

2010/08/31 23:00:00 GMT+1
Makina-Erreminta Arloko Heziketa Teknikoko Fundazioak, IMH kudeatzen duenak, Laneko Segurtasun eta Osasunerako OHSAS 18001:2007 ziurtagiria eskuratu du, AENORrek egindako auditoria gainditu ondoren.

OHSAS 18001 (Occupational Health and Safety Assessment Series) nazioartean onartutako ziurtagiria da eta osasunaren kudeaketa sistemak eta laneko segurtasuna bermatzen ditu. Merkataritzako entitate nagusiek eta nazioarteko arauen eta ziurtagirien organismoek sortutakoa da. ISO 9001 eta ISO 14001ekin bateragarria izan zedin sortu zen, segurtasun eta osasun arloetan enpresek betebeharrak modu eraginkorrean egin ditzaten.

IMHren jarduera etengabeko hobekuntzarekin lotuta dago eta ildo honen fruitu Berrikuntza Teknologikoko lehen ikastetxea gara (1998), eta ISO 9001(1998), ISO 14001 (2005) ziurtagiriak lortu genituen, baita  zilarrezko Q (2000) EFQM bikaintasun ereduaren arabera, Investors in People IiP estandarra ere (2005), Euskararen Kalitate Ziurtagiria Bikain (2008) eta azken hau OHSAS 18001 (2010).