IMHko ikasle eta enpresa tutoreen esperientziak ezagutu ditugu UPV/EHUko Unibertsitate Dualaren I Kongresuan

2019/06/17 16:20:00 GMT+2
Cristina Uriarte Sailburuak eta Nekane Balluerka UPV/EHUko errektoreak eman diote hasiera ekitaldiari.

 

Ekainaren 17an burutu da UPV/EHUk eta LLeidako Unibertsitateak, IMHrekin elkarlanean antolatutako "Unibertsitate Formakuntza Duala Goi Hezkuntzako Europar Esparruan" I Nazioarteko Biltzarra.

Goizez IMHko kolaboratzaileak diren Formasup eta BHDW unibertsitateko ordezkariek Frantzia eta Alemaniako ereduen berri ere eman dute.

Ondoren unibertsitate dualean parte hartzen duten RPK eta GISMA enpresako ordezkariek, eta IMH eta UPV/EHUko dualeko ikasle ordezkariek beraien esperientziak eta balorazioa azaldu dute. Bestalde, UPV/EHUk eta Lleidako unibertsitateak etorkizunaren inguruko hausnarketa egin dute eta amaitzeko, Unibasq-eko zuzendariak itxi du goizeko saioa.

Arratsaldean hainbat unibertsitate ordezkarik beraien esperientzien komunikazioak azaldu dituzte, hauen artean IMHko bi izanik, Metodologia aktiboen eta IMHren dualari buruzko 23 urtetako esperientziaren ingurukoak.

Amaitzeko Gipuzkoako Diputatu Nagusiak itxi du jardunaldia eta amaieran parte hartzaileek Garikoitz  Mendizabal eta Aitor Furundarenaren musika emanaldia gozatzeko aukera izan dute.