Miramon Enpresa Digitalak IMHn emango duen hurrengo ikastaroa: Zer edukin beharko lituzke izan nire enpresaren web guneak

2006/05/08 23:00:00 GMT+1
Maiatzaren 11an, 18.00etan, Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan, Miramon Enpresa Digitalak antolatutako eta negozioetan informaziorako teknologia berrien aplikazioari etekina atera nahi dioten autonomoei eta mikroenpresei zuzendutako beste mintegi bat izango da.

Mintegia, aurreko edizioan bezala, doakoa da eta izena emateko edo argibide gehiago izateko interesa dutenek 943 747 314 telefono zenbakira dei dezakete, cursos@miramondigital.com helbidera idatzi edota www.miramondigital.com orria bisitatu.