IMHko adituek eredu curricular berria irakatsi dute Txileko Atakama eskualdeko meagintza formazio teknikoaren sarean

2006/05/31 00:00:00 GMT+2
Maiatzean Euskal Herriko adituek 10 profesional txiletar gaitu dituzte metodologia honekin, non moduluen bidez, hezkuntza eskaintza eta ekoizpen sektoreen beharrak batzen dituen.

Prestakuntza honekin profesionalak erreferente bihurtuko dira, eskualdeko formazioa indartzeko, zeren eta eskualdeko gobernuek lehenetsita duten ekoizpen jardunera guztiak indartu egingo dira Chilecalifica Sistemak finantzatuko duen sarearen bidez.

Testuinguru honetan, meagintza, nekazaritza, akuikultura, eta sektore metalmekanikoa sartzeko aukerarekin, kontzeptu berri hau ezarriko dute.

Gaitasunetan eta ibilbideetan oinarritutako moduluen bidez ikasketa teknikoak abiatzea berria da Txilen eta horregaitik sareek nazioarteko esperientzia erabili dute gaia garatzeko.

Leonel Ardiles, Chilecalifica Zuzendari Erregionalaren esanetan, "sareek, lan munduratzen diren gazteak eta meagintzan integratuta dauden langileak, etengabe prestatzen eta gaitzen lagunduko dute ekoizpen sektoreak eskatuko duten jarduera guztietan, behar duten gaitasun eta prestakuntzarekin".

www.redmineraatacama.uda.cl

Informazio gehiago