Elektrohigadura eta artezketa ikertzen

2015/12/16 00:00:00 GMT+1
IMHn burutu zen UPV/EHUren Doikuntza eta Fabrikazio Adimentsuaren 7. Tailerra

Bilboko Goi-Mailako Ingeniaritza Eskola Teknikoaren Saileko Jose Antonio Sanchez katedratikoak lideratzen duen lantaldea bildu zen atzo IMHn, tailer honen 7.edizioa egiteko.

Tailer hauek sei hilabetero egiten dira eta bertan parte hartzen dute doktoregaiak, tesien zuzendariak eta ikasketen amaierako proiektua egiten diharduten ikasleak. Tailer hauen helburua da EHU/UPVko Ingeniaritza Mekanikoan une horretan garatzen ari diren ikerketen berri izatea eta ezagutza partekatzea.

IMHn burututako tailerraren kasuan, landu ziren eremuak elektrohigadura eta artezketa izan ziren. Bertan parte hartu zuten Xabier Cearsolo eta Aintzane Conde, garatzen ari diren tesien hizlari bezala eta Julen Arrieta, hirurak IMHren Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolako partaideak (teknikariak eta ikasle hurrenez-hurren).