Hitzordu bat sortu eta jendea gonbidatu

Demagun musika kontzertu bat, hezkuntzari buruzko hitzaldi bat,... dagoela, eta gure lagunak, lankideak,... gonbidatu nahi ditugula. Horretarako, hitzordu bat sortuko dugu.

Hitzordu bat sortu

Hitzordu bat nola sortu adibide baten bidez ikusiko dugu: Esan dugun bezala, bizikleta gustuko dugu, eta noizbehinka lagunekin irteeraren bat egiten dugu. Demagun urtarrilaren 2an goizeko 8etan BTT irteera bat antolatu nahi dugula Urbasan..

Gure argitalpenak jartzen ditugun lekuan, hitzorduen ikonoa aukeratuko dugu

Creación Evento

Leihotxo bat irekiko da, hitzorduari buruzko informazioa sartzeko. Aurrerago ikusiko dugu nola jarri informazio gehiago.

Gure lagunei zuzendutako testu bat jarriko dugu, hitzorduaren esteka ondoan agertuko dena. Kasu honetan: "¿Os animáis a venir? Todos con las bicicletas a pedalear".

Creación Evento

Hitzorduaren informazioa beteko dugu:

  • Izena: hitzorduaren deskribapen-izena: "Quedada en Mountain Bike" edo bururatzen zaigun edozein izen (Donostiako XV. Maratoia,...).
  • Lekua: non izango den. Kasu honetan Urbasan.
  • Data eta ordua:  hitzorduaren hasiera data.

Elkarbanatu botoian klik egingo dugu, eta kito: gure horman publikatuta geratuko da. Gure lagunek ikusiko dute eta iruzkinak edo horrelakoak jar ditzakete.

Creación Evento
  • 1: Hitzorduaren esteka: hemen klik eginez gero, hitzorduaren xehetasunak ikusiko ditugu: informazio gehiago gehitu, zeintzuk dauden gonbidatuta, zeintzuk onartu duten gonbidapena,...

  • 2: Gonbidapenak bidaltzeko jendeari. Hitzorduaren xehetasunetik ikusiko dugu.

Hitzordu baten xehetasunak(1)

Hitzordu baten xehetasunak ikustera goazenean, informazio pila sartzeko eta eginkizun asko daudela ikusiko dugu. Hona hitzorduaren pantaila:

Creación Evento
  • 1: Jendea etortzera gonbidatu: Lagunak edota ezagunak gonbidatu, hitzordura etortzeko.  Gertakaria aldatu ataletik ere egin dezakegu hau, aurrerago ikusiko dugu.
  • 2: Sustatu ekimena iragarki batekin: Facebooken iragarki bat sor dezakegu hitzorduaren publizitatea egiteko eta horrela jende gehiago etortzeko (ordaindu behar da).
  • 3: Gonbidatuen zerrenda editatu:  berehala ikusiko dugu, Gertakaria aldatu ataleko aukera gisa. 
  • 4: Ekimen hau bertan behera utzi: ekimena ezabatu.
  • 5: Gertakaria aldatu: orain ikusiko dugu.
  • 6: Gonbidatuei mezua bidali:  hemendik gonbidatu dugun jendeari mezu bat bidal diezaiokegu. Gonbidatuen artean 3 talde daude: gonbidapena onartu dutenak, zalantzan daudenak eta etorriko ez direnak. Mezu pertsonalizatu bat sor dezakegu talde bakoitzarentzat.
Creación Evento
  • 7: Gonbidatuen zerrenda inprimatu: gonbidatuen artean 3 talde daude: gonbidapena onartu dutenak, zalantzan daudenak eta etorriko ez direnak. Zerrenda bat inprima dezakegu talde bakoitzarekin.
  • 8: Elkarbanatu:  hitzordu bat elkarbanatu dezakegu, eta horrela gure horman jarriko dugu. Gure lagunek ikusiko dute; hau da orain egin duguna. Aurrerago berriro konpartitu nahi badugu, hemendik egingo dugu. Gainera, guk sortu ez ditugun hitzorduak eta beste erabiltzaileentzat interesgarri izan daitezkeen hitzorduak elkarbanatu ditzakegu.
  • 9: Esportatu: hitzordua .ics bat moduan gordetzea uzten digu, icalc formatuan, gero formatu hau onartzen duen beste sistemaren batean inportatzeko (pda, mugikorra,... ).
  • 10: Zure erantzuna: hemen erantzungo dugu hitzordura joango garen ala ez.
  • 11: Deskribapena: sortzean jarri dugun deskribapena. 5. aukeraren bidez alda dezakegu, laster ikusiko dugu.
  • 12 eta 13: Argazkiak eta bideoak: gertakariarekin zerikusia daukaten argazkiak edota bideoak jarri.
  • 14: Esteka: gertakariarekin zerikusia daukan esteka bat jartzeko.
  • 15: Gonbidatu baieztatuak: etorriko diren gonbidatuak .
  • 16: Hitzorduaren horma:  guk edota gonbidaturen batek zerbait jartzeko.
  • 17: Bestelako informazioa: gonbidatuek lagun gehiago ekar ditzakete hitzordura?
  • 18: Ekintza mota: irekia den edo ez
  • 19: Kudeatzaileak: ekintza hau nork kudeatu dezakeen.

Hitzorduaren xehetasunak

Lehen ikusi dugun irudian 5. aukera hartu dugu: Gertakaria aldatu. Hau, normala den bezala, egin dezakegu, gertakariaren administratzaileak bagara. Informazio gehiago sartuko dugu:

Editatu oinarrizko informazioa: Hitzorduaren titulua, non den, hasiera eta bukaera data eta ordua. Gainera, hemen hitzorduaren pribatutasuna jarriko dugu:

  • Irekia: jende guztiak ikus dezake hitzordu horren edukia. Edonork erantzun diezaioke gonbidapenari edota beste edozein gonbidatu.
  • Pribatua: jende guztiak ikus dezake hitzordua, baina edukia gonbidatuek bakarrik ikus dezakete. Gonbidapena jaso edota eskatu egin behar da, erantzun ahal izateko. 
  • Sekretua: hitzordua eta bere edukia gonbidatuta daudenek baino ezin dute ikusi. Gonbidapen bat jasotzea ezinbestekoa da.
Creación Evento

Editatu ezaugarriak: argazki bat jar dezakegu, azaldu zein ekintza mota izango den, erabaki jendeak  argazkiak, bideoak,... igo ahal izango dituen, gonbidatuek beste jendea gonbida dezaketen,...

Creación Evento

Kirol ekintza bat denez, eta mountain bikekoa, disko gogorrean daukagun argazkiren bat aukeratuko dugu. Ekimen mota jarriko dugu: Kirola, Kirol ekintza.

Creación Evento

Jende gehiago Gonbidatu:

Pantaila honetatik nahi dugun jendea gonbidatuko dugu. Mezu bat jasoko dute hitzorduaren berri ematen, eta etorriko diren edo ez esan ahal izango dute.

  • 1: Facebook-eko lagunak gonbidatu: filtratu lagunak aukeran, zerrenda bateko gure lagunek bakarrik ikustea erabaki dezakegu, baita zerrenda horretatik nortzuk gonbidatu ere.
  • 2: Facebookeko lagunak ez badira, baina e-postaren helbidea badaukagu, hemen jarriko dugu.
  • 3: Mezu pertsonala gehitu: gonbidapena jaso behar dutenentzat mezu pertsonalizatu bat jarriko dugu.
Creación Evento

Gonbidatuen zerrenda ikusi: nork onartu duen gonbidapena, nork ez..., pixka bat kontrolatzeko hitzordua nola doan.

Creación Evento

Behin gorde ondoren, gure hormako aldaketak ikusiko dira (irudian ikusten dugun moduan). Norbaitek hitzorduaren estekan klik egingo balu, oraintxe jarri dugun informazio guztia ikusiko luke.

Creación Evento

Edozein momentutan hitzordura joan gaitezke eta ikusi nola dauden gonbidapenak, jende gehiagok erantzun duen,...