Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak eta UGS enpresak hitzarmena sinatu dute IMH "Euskadiko UGS Ikastetxe" izendatuz.

2005/03/11 00:00:00 GMT+1
Hitzarmenak CAD/CAM/CAE/PLM Euskal Erkidegoko erabiltzaile teknikarien kalitatezko formazioa bermatuko du

Martxoaren 11n Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak hitzarmena sinatu zuen UGSrekin. Honela, IMH Euskal Autonomi Erkidegoko UGS Ikastetxe Ziurtatua izango da eta UGS diseinudun erreminta informatikoei buruzko formazio ofiziala eskainiko du.

Hitzarmena UGSko Iparraldeko ordezkariak, Juan Carlos Portuguesek, IMHko Zuzendari Gerenteak, Joxean Egañak eta Servicios Informaticos DATeko Zuzendariak, Enrique Monasteriok sinatu dute.

Ekitaldira ere parte hartu zuten PIXEL Sistemas-eko Gerenteak, Amadeo Corríus, Servicios Informaticos DATeko Zuzendari Teknikoak, Jesus Mª Gorostidi. IMHn partetik, Zuzendari Teknikoak, Javier Lopez, Heziketa Iraunkorreko Zuzendariak, Zigor Esnaola eta Diseinu Arloko Arduradunek, Agustín Azpirik eta Joxean Erostabek parte hartu zuten.

IMHk betidanik erreminta aurreratuak bereganatzeko politika darrai, eta oraingoan UGS PLM Solutions bereganatuko du, PLM teknologia (Produktuaren Bizitza Zikloaren Kudeaketa) merkatuan eskaintzen duen enpresa nagusienetako teknologia, alegia, I+G proiektuen garapena egiteko. Erreminta mota hauek erabiltzen dituzten teknikariei kalitatezko formazio aurreratuaren beharra dagoela eta (CAD/CAM/CAE/PLM arlokoak), eta teknologia hauek enpresetan inplantatuz eta ustiatuz ekar dakieken onura dela eta, UGSk IMH aukeratu du Euskadiko UGS Ikasletxe Ofizial izendatzeko.

UGS Ikastetxe ofizial izanik, IMHk prestakuntza ziurtatua eskaini ahal izango du, UGSk bermatua, eta parte-hartzaileek UGS diplomak jasoko dituzte eta teknikari ziurtatuen erroldan agertuko dira, DAT-UGSk sortutako lan poltsa elikatzeko. Enpresako teknikarien kalifikazioa sustatzeko, IMHk ere estatuko gobernuak eskaintzen dituen prestakuntzarako diru laguntzen kudeaketa egingo du. Ikastaro ziurtatuez gain, IMHk balio erantsia ematen dio hitzarmenari berariazko laborategi eta lantegiak ezarriaz soluzio industrialen garapena eta inplantazioak garatzeko helburuarekin.

UGS PLM solutions España S.L. Bartzelonan dago eta salmenta eta asistentzia teknikoa egiteko bulegoak dauzka Madril eta Bilbon. 50 Lagunez osatua dago eta 2004ko salmentak 11 milio eurotakoak izan ziren.

UGSk Unigraphics-NX eta Solid Edge fabrikatzailea da (diseinurako softwareak batel CAD/CAM/CAE/PLM eta besteak CAD gaietan). Solid Edgeko Euskadiko banatzaile industriala Pixel Sistemas da. Hezkuntza eta ikerketa zentrueri dagokionean UGS produktuen kudeaketa daramana Servicios Informáticos DAT enpresa da.