IMH Sarien 12. edizioa

2014/06/02 00:00:00 GMT+2
Iritsi da IMH Sariak banatzeko hilabetea. Aurtengo Ikasle, Eredu Dualeko Ikasle eta Ikasle Elgoibartar Aipagarriekin batera, IMHko Ikasle Ohi Aipagarriena ere aukeratu behar dugu. Ezagutzen duzu ikasle aipagarririk? Zu izan zaitezke? Eman izena IMHko web gunean

Ekainaren 19an IMH sarien 12. edizioa ospatuko dugu lanbide heziketari aitortza egiteko, enpresa babesle eta kolaboratzaileei esker antolatutako ekitaldian. Zein duzu zure aurtengo heziketa zikloetako ikasle ohi aipagarria?

PROPOSATU ZURE IKASLE OHI AIPAGARRIA HEMEN 2014eko ekainaren 9a baino lehen ...

Ekintzailetasuna, berrikuntza, nazioartekotzea, talde-lana..., lan jardun profesionalean balio hauetan nabarmendu diren heziketa zikloetako ikasle ohiei gure esker ona adierazteko baliatu ditugu IMH SARIAK urtetik urtera. Ea urtez-urte, IMHkin elkarlanean diharduten enpresa babesle (aurten HOFFMANN GROUP ETA PIXEL SISTEMAS) eta kolaboratzaileei esker ekainaren 19an arratsaldeko 18.00etan banatuko ditugu sariak diploma banaketarekin batera.

Ikusi hemen IMHko heziketa zikloetako ikasle sarituen lekukotasunak: Amaia Maiztegi, Asier Mendibe, Alberto Garate, Oier Ramos, Irene Ramos...

SARIAK:

  • Ikasle ohi aipagarria 2014. Ikasle ohi sarituak, bere ibilbide profesional bikainagatik, IMHko eskultura korporatiboa jasoko du.
  • ikasle aipagarria 2014. Ikasle sarituak 500 eurotako ikasketa-poltsa jasoko du.
  • Ikasturteko eredu Dualeko ikasle aipagarria 2014. Alternantzian ikasi duen ikasle sarituak 500 eurotako ikasketa poltsa jasoko du.
  • Elgoibarko ikasle aipagarria 2014. Ikasle sarituak IMHko enpleguko prestakuntzarako ikastaro bat doan egiteko aukera izango du.