IMH Ingeniaritza Eskolako bigarren mailako ikasleek proiektu zientifikoak garatu dituzte Tekniker eta Fatronik zentru teknologikoetan.

2006/07/04 00:00:00 GMT+2
Tekniker eta Fatronikekin garatutako PAMS deituriko proiektu hauen helburua Cesi ingeniariaren prestakuntza orokorra alderdi zientifikoarekin osatzea da, Frantziako Titulo Batzordeak formazio orokorrei hobekuntza puntu bezala proposatutzen baitie.

Aurtego ikasturte akademikoan indartu egin da IMH Ingeniaritza Eskolako bigarren mailako proiektuen atala. Alde batetik, bigarren kurtsoko proiektuen tutorizazioak irakasle talde baten hurbileko jarraipena izan dute eta horretaz gain, beste ekintza bat gehitu da: PAMS edo sakonketa eta modelizazio zientifikoaren proiektua, 140 ordutakoa, non ikasleek 3ko taldeetan Zentro Teknologikoetan garatu behar izan duten, Tekniker eta Fatroniken, alegia. Aurkeztu diren proiektuen izen batzuk: "Dymola bidez sistema dinamikoen modelizazio eta kontrola", "Robot mugikorra birkargatzeko sistema", "Fabrikazio malguko zelula didaktikoaren hobekuntza."

IMH Ingeniaritza Eskolak eskertu nahi ditu Tekniker eta Fatronik zentru teknologikoak eta parte hartu duten bertako taldeei, ekintza honetan kolaboratzeagatik.